Euskal Kirol Federakuntzen Batasuna

KOMUNIKAZIO KANPAINA


Euskal Kirol Federazioen Batasunarentzat bideo korporatiboa

Mezuaren kontzepziotik hasi eta postprodukzio-faseraino, arreta berezia eskaini diogu prozesuaren etapa bakoitzari, EKFBren esentzia eta balioak zintzo islatzeko.

Mezua funtsezko elementua da lan honetan, eta garrantzia berezi horrekin tratatu dugu. Mezua landu eta klaim edo eslogan bereizgarria sortu dugu, erakundearen nortasuna transmititzeko:

Ekoizpenean zehar, spoterako grabazio saioak kudeatu ditugu eta dagozkion kirol klub zein federazioekin harremanetan jarri gara lankidetzan aritzeko. Halaber, spoterako gidoia sortu dugu, EKFBren esentzia ez ezik, emozioak ere azalerazteko.

Postprodukzioan, bideoaren edizio eta muntaiatik hasi eta soinua, lokuzioa nahiz grafismoen integrazioa landu ditugu, azken produktu profesional bat ziurtatzeko.