Eusko Legebiltzarraren 45. urteurrena
Eusko Legebiltzarraren 45. urteurrena ospatzeko kontzertu bereziaren antolaketan parte hartu dugu, Donostiako Kursaal Jauregian.
Gure eginkizunak honakoak izan dira:
- Talde artistikoen eta teknikoen arteko koordinazioa: Donostiako Orfeoiaren, Et Incarnatus Orkestraren eta Kursaaleko azpiegitura teknikoaren arteko harremanak egokiro uztartzea.
- Bisita teknikoen antolaketa eta gidaritza, prozesu osoan zehar jarraipen estua bermatuz.
- Ekitaldiaren aurkezpena.
- Erregidoretza-lanak, kontzertuaren egunean dena aurreikusitako moduan garatzeko.
- Photocalleko espazioaren diseinua eta kudeaketa, ekitaldiaren irudi instituzionala zainduz.













