LOGIKALINE - KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA

Diagnostikoa eta orientazio estrategikoa


Enpresa guztiek ez dute gaitasunik, egoera ondo doanean, zintzotasunez barrura begiratzeko; normalean, krisi edo larrialdi egoerek bultzatzen dute halako ariketak egitera. Hala ere, Logikalinek bestelako erabakia hartu zuen une egonkor batean: bere burua aztertzea eta bere komunikazioa benetan nortasunarekin lerrokatuta ote zegoen hausnartzea, kontakizun narratiboa profesionalizatzearekin batera.

Testuinguru horretan jarri zen gurekin harremanetan Logikaline, eta gure eginkizuna bere balio, ikuspegi eta helburu estrategikoekin koherenteagoa den komunikazio baterantz eboluzionatzen laguntzea izan da.

Horretarako, enpresaren komunikazio-ekosistemaren azterketa sakona egin dugu (kanpoko komunikazioan zein barnekoan) hainbat tresnaren bidez: zuzendaritza-saioak, focus group-a, kanpo-komunikazioaren auditoria, benchmark analisia, barne-entzuketa eta bezeroei egindako galdetegiak, besteak beste.

Prozesu horretan galdera garrantzitsua sortu zen: Logikaline Contact Center bat al da? Egindako analisiaren ondorioz, gaur egun haratago doala ondorioztatu dugu, Logikaline Service Center Boutique gisa definitu daiteke. Service center, zerbitzu integrala eskaintzen duelako; eta boutique, izaera horrek zerbitzu pertsonalizatua eta irizpideetan oinarritua azpimarratzen duelako.

Beraz, Logikaline enpresaren helburua ariketa honekin koherentzia bilatzea zenez, egindako azterketen ondorioak praktikara eraman ditugu, honako lan ildo hauen bidez:

  • Enpresaren ardatz estrategikoak definitzea
  • Helburuen zehaztapena
  • Hitzezko narratiba eraikitzea
  • Webgunea berrikustea
  • Enbaxadore-programarako oinarriak sortzea
  • Komunikaziorako barne-markoak ezartzea

 

Jarraian dagoen bideoan ikus dezakezue “Del propósito al resultado” ekitaldi korporatiboan egin genuen aurkezpenaren laburpena.

Related Projects