

#ITSASARGIAK kanpainaren bidez, boluntariotzaren balioa ikusgarri egin nahi izan dugu, belaunaldi ezberdinen arteko elkarrizketa eta konpromisoa sustatuz. Itsasargiaren metafora erabiliz, boluntarioak gizartearentzat gidari eta erreferente gisa kokatu ditugu: argia pizten duten pertsonak.
ITSASARGIAK kanpainan, proiektuaren garapen integrala landu dugu, hasierako ideia sortzetik azken exekuziora arte.
Ekitaldiaren kontzeptu sortzailea definitu dugu, irudi grafikoa diseinatu eta komunikazioaren ardatz narratiboa eraiki. Horrez gain, ekitaldiaren diseinu eta koordinazio integrala kudeatu dugu, esperientzia koherente eta esanguratsua bermatuz.
Proiektuak ikus-entzunezkoen sorkuntza, influencer-en kontratazioa eta koordinazioa, baita sare sozialetako kanpainaren diseinu, kudeaketa eta dinamizazioa ere barne hartu ditu.





