



Eusko Ikaskuntza – LABORAL Kutxa Sariak ekitaldia prestatzea ez da sari-banaketaren antolakuntza hutsa; izan ere, ezagutza, sormena eta gizartearekiko konpromisoa ardatz dituen topaketa bat eraikitzea da gure erronka.
Erronka horren atzean, ekitaldi bakoitzaren atzean, hilabeteetako lana dago: gidoia lantzea, ikus-entzunezkoak sortzea, eszenografia diseinatzea eta xehetasun bakoitza zaintzea, sari hauen balioak ahalik eta modu zintzo eta erakargarrienean transmititzeko. Guretzat, antolakuntza ez da logistika bakarrik; esperientzia esanguratsu bat sortzeko modu bat da.
Eusko Ikaskuntza – LABORAL Kutxa Sariek gure gizartea ulertzeko, zalantzan jartzeko eta eraldatzeko modu desberdinak aitortzen dituzte. Horregatik, ekitaldiak berak ere balio horien isla izan behar du, hasieratik amaierara.
Horretarako ezinbestekoa da atzeko lan isila egitea. Eta horren zati bat partekatu nahi dugu gaur, ekitaldi handi bakoitzaren aurretik pertsona askoren dedikazioa eta konpromisoa daudelako.

- Ekitaldiaren izaera eta balioekin bat datorren eszenografia zaindua diseinatu eta ekoitzi dugu. Hain zuzen ere, xehetasun bakoitza, guztiak zaindu ditugu, koherentzia eta esentzia mantentzeko.
- Sarituen ibilbidea eta izaera gertutik ezagutzeko, ikus-entzunezko piezak sortu ditugu, haien inguruko pertsonen testigantzekin eta parte-hartzearekin. Bideo horiek, gainera ekitaldiari emozioa eta gertutasuna ematen diote.
- Era berean, gidoia prestatu dugu, aurkezpena eta erritmo narratiboa egituratzeko, eta aurkezle lanak ere gure gain hartu ditugu.
- Ikus-entzunezko lana ere egin dugu: ekitaldi osoaren grabaketa egiteaz gain, sare sozialetarako formatu laburreko edukiak ere sortu ditugu.
- Azkenik, ekitaldian zehar koordinazio teknikoaren eta eskaletaren jarraipenaz arduratu gara, une bakoitza aurreikusitako moduan garatu dadin eta ekoizpen osoa behar bezala gauzatzeko.
Eskerrik beroenak sari hauek posible egiten dituzuen erakundeei, epaimahaikideei, laguntzaileei eta bidelagun guztiei. Eta, bereziki, Eusko Ikaskuntza eta LABORAL Kutxari, urte hauetan guztietan erakutsitako konfiantzagatik. Jarrai dezagun Euskal Herriko gizartearen isla diren sariak elkarrekin ospatzen.












