Bezeroaren helburuak oinarri hartuta, web diseinu moldagarri eta elebiduna garatu genuen, gailu guztietara egokitzen dena eta erabilgarritasuna zein diseinu bisuala uztartzen dituena. Webgunea euskaraz eta gaztelaniaz dago eskuragarri, eta horrek publiko zabalagoarengana iristea eta tokiko nortasuna sendotzea ahalbidetu du.
Gainera, webgunean online denda bat garatu dugu, ordainketa sistema pertsonalizatuak kontuan hartuta, eta pilota partidetarako txartel salmenta digitala integratu da, prozesua erraztuz.
Proiektuaren osagarri gisa, argazki-saio profesional bat egin genuen, eduki bisual original eta erakargarriak sortzeko. Horrez gain, pilotari bakoitzaren fitxa teknikoa garatu dugu, argazkiekin eta datu esanguratsuekin, eta kamixetak eta bestelako produktuak erosteko aukera eskaintzen da dendan, erosketa esperientzia segurua eta erraza bermatuz.
Online sarrerak















