HEZKUNTZA INKLUSIORAKO 2030 ESTRATEGIA

HEZKUNTZA INKLUSIORAKO 2030 ESTRATEGIA

Estrategia aurkezpen-ekitaldiaren antolakuntza


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Hezkuntza Inklusiorako Estrategia 2030 aurkeztu zuen urriaren 26an, Donostiako Tabakaleran. Ikomen ekitaldi osoa diseinatu eta ekoiztu genuen: eszenografiatik pantailako bisualetara, gidoitik aurkezpenera.

Estrategiaren irudiko pertsonaia geometrikoak hiru dimentsiotara eraman genituen, eszenatokia eta aretoa kolorez betetzeko. Ekitaldiaren erritmoa estrategiaren lau helburuen inguruan antolatu genuen, eta helburu bakoitza ikastetxe eta erakundeen esperientzia batekin lotu genuen.


ZER EGIN DUGU
  • Eszenografiaren diseinua eta ekoizpena. Estrategiaren pertsonaiak eskala handian, eszenatokian eta aretoan zehar.
  • Pantailarako bisualak. Harrerako pantailatik itxierara, ekitaldiaren kontakizun grafiko osoa.
  • Gidoia eta aurkezpena. Ekitaldiaren egitura, erritmoa eta hizlarien sarrerak.
  • Esperientzien mahai-inguruak. Arnasguneak, Ikaslab, Euskal Gorrak eta Eraldatzen.
  • Ikus-entzunezkoak. Argazki-erreportajea eta sare sozialetarako reel-a.

Related Projects